Gookapi aplikazio berriarekin, etxeko txikienak Garapen Iraunkorreko Helburuetan oinarritutako hezkuntza-mundu dibertigarri batean murgildu daitezke.

Gure aplikazioak aukera ematen die haurrei serie    interaktiboen protagonista izan daitezen, kapitulu bakoitzari forma ematen dioten erabakiak hartuz.

Gookapi aplikazioa eskuragarri IOS eta Androiden.

Gookapi App

SARTU ZAITEZ ORAIN 🥳

Jolastuz ikasi Hurren minijokoekin! Iratxo txiki honen mundu magikora bidaiatu eta bertako jolas eta enigma guztiak argitzen saia zaitez, gauza berri pila bat ikasiko dituzu eta “Hur Ikasten” telesailean ikusitakoa errepasatuko duzu.

Jolastuz ikasi, primeran pasatuko duzu!

Gookapi aplikazioa eskuragarri IOS eta Androiden.

Hur Ikasten

JOLASTU HUR IRATXOAREKIN 🌈

Gookapi Magia

Gookapiko mertxan-a ez da beste edozein osagarri bezalakoa, magikoak dira! Baina magia egiteko, aplikazio hau deskargatu beharra dago. Fokuratu mertxanean agertzen den iratxoaren irudia eta gozatu! Errealitate areagotuaren magiari esker, iratxoek bizia hartuko dute! Oso dibertigarria izango da!

Gookapi aplikazioa eskuragarri IOS eta Androiden.

DESKARGATU APLIKAZIOA

Liz Hegan

Presta zaitez Liz iratxoarekin abentura magiko baterako! Joko entretenigarria eta adin guztietarako eskuragarria! Iratxo bitxi eta ausarta da Liz, eta adar artean hegan egiteko, oztopoak saihesteko eta basoan lore magikoak biltzeko misioan laguntzen du. Ukitu pantaila Lizek hegan egin dezan eta lagundu adarrei saihesten, ahal beste lore biltzen dituen bitartean. Erraza dirudi, baina erreflexu onak beharko dituzu!

Gookapi aplikazioa eskuragarri IOS eta Androiden.

JOLASTU LIZ IRATXOAREKIN 🎇

Ohiko galderak